2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

Blog honetan, batxilergoko 2. mailako historia garaikidean, Gasteizko Mendebaldea ikastetxean, nire ikasleekin erabilitako apunteak jaso ditut. Azken urteetan erabilitakoak dira. Aurten, beti bezala, ikastetxean saltsa askotan gabiltza  sartuta eta ez dut denborarik izan gaurkotzeko, ezta zuzentzeko ere. Horregatik badakit aurretik mota guztietako akatsak egongo direla. Eskertuko nizueke ohartaraztea.
Ikastetxean izandako erreferentzia liburua Anaya Aritza argitaletxearena da. Gai eta zati batzuk liburu honi egokitzen zaizkio.
Formatua eskematikoa da, berrikuste Azkarrak errazteko selektibitatera begira. Asmoa zein da? Ikasleen lana erraztea, besterik ez. Apunteak norbaitentzat baliagarriak badira bikain!

2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 24. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)

24  Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)






Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         1979ko Autonomia Estatutuaren zatia. Gernikako Estatutua izenaz ere ezagutua
×         Testu juridikoa. Lege organikoa. Lehen mailakoa. Testu publikoa.
×         Egilea: Erregeak eta bere izenean Adolfo Suarez Gobernuburuak berretsi eta Gorteek onartu. Baina.  
×         Pausoak:
1.      Gernikan adostu 1978ko abenduaren 29an (Euskal Parlamentarien Biltzarrak prposatutakoa aurreproiektua)
2.      Erreferendumean onartua (1979ko urriaren 25ean) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
3.      Espainiako Kongresuak onartu (1979ko azaroaren 29an)
4.      Espainiako Senatuak onartu (1979ko abenduaren 12an)
5.      BOEn 22/12/1979 eta  EHAAn (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) 1980/01/12
×         Nori zuzenduta: espainiar guztiei eta euskaldunei
×         Egoera: Trantsizioa. Suarez gobernuburu. Estatu autonomikoaren hastapenak.
×         Helburua: euskal lurralde historikoetan marko politiko-juridiko berria ezartzea.

Testuaren Analisia (barne analisia)
Ø  Egitura: goiburukoa, 5 artikulu eta xedapen gehigarria
Ø  Goiburua: Berrespena eta egileen aipamena (ik. Sarrera)
Ø  1.art.
×         Subiranotasunaren adierazpena: Euskal Herria Autonomia Erkidego gisa eratu da Konstituzio eta Estatutuan bertan oinarrituta eta espainiar estatuaren barnean
×         Azalpenak: marko konstituzionala; konstituzioak esaten duena
­    Nazionalitate kontzeptu berria (nazio kontzeptua Espainiarentzat gorde). Eredua zabaldu erregio guztientzat
­    Bide ezberdinak autogobernura heltzeko (kasu honetan 151).
­    Konpetentzia mailak ez dira homogeneoak (hizkuntza propioaren, intsularitatearen edo eskubide historikoen arabera), baina guztiek dute legebiltzarra, botere legegilea beren konpetentziak osatzeko, gobernu eta presidente autonomikoa.
Ø  2. art.
×         Erkidego Autonomoaren marko geografikoa definitu: Araba, Gipuzkoa Bizkaia eta Nafarroa ere, bertan sartzea erabakitzen badu.
×         Azalpenak:
­    4 lurraldeek eskubidea dute erkidegoaren parte izatera, baina Nafarroaren kasuan erabaki behar dute aparteko beste prozesu batean
­    Zergatik? Konstituzioaren 4. Xedapen iragankorra
×         1.- Nafarroari dagokionez, eta berau Eusko Kontseilu Nagusian edo ordezkatuko duen euskal autonomia-erregimenean sartzeko, Konstituzioaren 143. artikuluan ezartzen denaren ordez, ekimena foru erakunde eskumendunari dagokio eta horrek bere erabakia dituen kideen gehiengoaz hartu beharko du. Aipatutako ekimenak balioa izateko, gainera, foru erakunde eskumendunaren erabakia zehazki horretarako deituriko referendum baten bidez berretsi beharko da, eta emandako boto baliodunen gehiengoak onetsi beharko du.
­    Nafarroako UCDk ez zuten euskal parlamentarioen Biltzarrean parte hartu nahi izan eta prozesutik desmarkatu ziren
Ø  3. art.
×         Lurralde historikoek mantendu, berrezarri edo eguneratuko dituzte beren antolamendu eta erakunde tradizionalak
×         Azalpenak
­    Aukerak? Sistema berria zentralizatua edo foru aldundien sistema tradizionala
­    Jazotakoa: usadiozko sistema
×         Foru Aldundiak
×         Batzar Nagusiak
×         Kontzertu ekonomikoak …
Ø  6. art. 1
×         Euskara hizkuntza koofiziala izango da, gaztelerarekin batera
×         Azalpenak:
­    Euskararen erabilera ahalbidetzen da, denek baitute bi hizkuntzak erabiltzeko askatasuna eta eskubidea.
­    Aurrekari bakarra 1936ko Estatutua. Bitartean guztiz baztertuta
Ø  17. art. 1.
×         Erkidegoak polizia propioa antolatzeko eskumena izango du (Euskal Herritik kanpoko eta gaindikoaren ardura Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzek izango dute)
×         Azalpenak:
­   Ertzaintza sortzeko markoa
­   Aurrekaria: 1936 (Estatutua) eta tradizio forala (miñoiak mikeleteak)
Ø  Xedapen gehigarria
×         Euskal Herriak ez diela uko egiten “historiaren kariaz legozkiokeen eskubideei”. Antolamendu juridikoaren arabera  eguneratu ahal izango dira.
×         Azalpenak
­   Zeri buruz ari gara? Foruei buruz
­   Anbiguotasuna baina foraltasunarekin lotura mantendu nahi (EAJren eragina)

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Espainiako markoa orokorrari erreferentzia: Trantsizioa eta Konstituzioa (4-5 lerro)
Ø  6.1 Estatutuaren aurreko egoera (sakonki)
Ø  6.2 Euskal Herriko Autonomia Estatutua (sakonki)
Ø  6.3  Erregimen autonomikoa (sakonki)
Ø  6.4 Lurralde artikulazioa (sakonki, baina Lurralde Historikoen Legea aipatu besterik ez eta azken puntua, hauteskundeei buruzkoa, kendu)
Ø  6.5 Kontzertu Ekonomikoak gainetik

Ondorioa
o    1936ko autonomia sistema errekuperatu. Konstituzioaren marko autonomiko orokorraren barnean.
o    Adostasuna: kontsentsua. Baina ezker abertzalearen oposizio irekia: onarpenik ez
o    Autogobernu maila handia baina Gobernu zentralek oztopoak ipini transferentziak (LOAPA zelakoa adibidez )
o    Garrantzia eta egonkortasun erlatiboa (gaur egunera arte indarrean).

o    Eta Nafarroa zer? Nafarroako  Foruaren Hobekuntza. Aparte geratu. (Aipamen laburra)

Testu 23. 1978ko Espainiako Konstituzioa (1978-12-29)

23  1978ko Espainiako Konstituzioa (1978-12-29)





Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         1978ko Konstituzioaren zatia
×         Testu juridikoa. Lehen mailakoa. Testu publikoa.
×         Egilea: Gorte Konstituziogileak. Nori zuzenduta: espainiar guztiei
×         Madrilen
×         Gorteek 1978ko urriaren 31n onartu
×         Erreferendum Abenduaren 6an
×         Abenduaren 29an BOEn
×         Egoera: Trantsizioa. Suarez gobernuburu
×         Helburua: marko politiko-juridiko berria ezartzea.

Testuaren Analisia (barne analisia)
Ø  Egitura: Sarrera, 6 artikulu, xedapen gehigarria eta xedapen indargabetzailea
Ø  Sarrera: Juan Carlos erregearen egileen eta Konstituzioaren aurkezpena
×             “Gorteek … onartu”: gorte konstituziogileak (1977-06-15)
×             “espainiar herriak berretsi” erreferenduma  (1977-12-6)
Ø  1.art.1
×         Zuzenbideko estatua: estatua lege-sistema beten bitartez antolatzen da. Arau gorena Konstituzioa da eta hiritar eta botere guztiak legearen menpe daude. (diktadurari kontrajarria)
×         Estatu soziala: Estatuaren jarduera hiritarrentzako duinezko bizi baldintzak ziurtatzera orientatu behar da
×         Demokratikoa: erabakiak eta botereak borondate kolektiboaren emaitza. Printzipioak: berdintasuna eta politika aniztasuna
Ø  1. art.2
×          Subiranotasun herrikoia (botereen jatorria)
Ø  1. art.3
×         Estatuaren forma politikoa parlamentuzko monarkia.
×         Aukerak? Haustura versus erreforma
×         Francoren eragina: herentzia monarkia (Juan Carlos) …
×         PSOEren eta PCren jarrerak. Adostasunaren emaitza
Ø  2. art.
×         Espainiar guztien aberria Espainia. Zatiezina. Batasuna
×         Nazionalitateen eta eskualdeen autonomia eskubidea
×         Nazionalitateak (nazioak ez esateagatik). Adostasuna berriro
×         Estatu autonomikoa. Aurrekariak: Errepublikan saiatutako formula- Orain orokortzen da.
Ø  66. art. 1.
×         Botere legegilea. Sistema bi ganberako sistema: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Eredua? Oso argi ez dago.
Ø  98. art. 1.
×         Botere betearazlea: Presidentea + presidenteordeak + ministroak
×         Gobernua; kabinete sistema
Ø  117. art. 1.
×         Epaitzeko boterea: epaile eta magistratuak
×         Independentzia: “ezin kenduzkoak, arduratsuak eta legearen menpe bakarrik”
×         Juratuaren sistema berria (zinpeko epaimahaia)
Ø  143. art. 1.
×         Autonomia eskubidea: ezaugarri erkideak dituzten probintzia mugakideak autonomia erkidegoetan eratu daitezkek
×         Bi bide ezberdin
×         151: bide azkarra
×         Eskuduntza beteak
×         Andaluzia eta nazionalitate historikoak
×         143: bide geldoa
×         Beste eskualdeak
×         Eskuduntzak polikiago hartu bere gain (5 urtetan)
×          Emaitza: 1979-1983 epean 17 erkidego sortu
Ø  1. Xedapen gehigarria
×         Foruen onarpena. Eguneratze sistema: konstituzioa eta Autonomia Estatutuak
×         Akordio zaila. Oso eztabaida luzeak.
×         Anbiguotasuna: Foraltasuna aitortzen da orokorrean. Baina, zelan gauzatu?
Ø  Xedapen indargabetzailea. 2:
×             1839ko urriaren 25eko legearen eta 1876ko uztailaren 21eko legearen abolizio definitiboa
×         1839ko urriaren 25eko legea. Zer zen lege hau?
×         Foruen tradizioa + 1837ko konstituzio liberala batzeko saiakera = Foruak sistema liberalen integratu
×         “Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe”
×         1876ko uztailaren 21eko legea. Zer zen?
×         Euskal foruen abolizioaren legea
×         Aurreko artikuluarekiko lotura. Ondorio praktiko urria.
×         Interpretazio zaila
×         Izaera sinbolikoa analista batzuen ustez (aurreko lege guztiak indargabetuta daude konstituzioarekin kontraesanak badaude)

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Aipatu ditugun alderdiez gain  ezin ditugu ahaztu Konstituzioaren beste osagarri / ezaugarri hauek … (gaian konstituzioari buruz ikasi duguna eta analisian agertu ez diena)
Ø  Aurreko egoera: erreforma politikoa
Ø  Gorte Konstituziogileak
Ø  Bilakaera PSOEk irabazi arte (oso gainetik)

Ondorioa
o    Adostasuna: diktadura luze baten ondoren talde politiko gehienak kontsentsura heltzeko prest. Aurreko konstituzioen arazoak eta tirabirak gainditzeko asmoa.Inoiz baino adostasun handiagoa lege baten aurrean (Euskal Herrian salbu). Euskal gutxiengo erakartzeko bukaerako xedapenak onartu ziren. Hala ere erreferendumean abstentzioa %55ra heldu zen Euskal Herrian
o    Elementu berria: estatu autonomikoa
o    Sistema konstituzionalari esker nazioarteko onesmena lortu (Europar Batasunean eta nazioarteko erakundeetan sartzea ahalbideratu)

o    Garrantzia eta egonkortasuna (gaur egunera arte indarrean). Oreka aldia luzeena historia garaikidean

Testu 22. Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974-02-24)

22 Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974-02-24)





           



Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         Bizkaiko elizetan irakurritako gutun pastoralaren zatia (“El Cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”). Gaia: Euskal Herriak dituen oztopoak bere nortasuna mantendu eta garatzeko
×         Erlijio-testua. Publikoa. Lehen mailakoa.
×         Egileak: Antonio Añoveros, Iruinsemea, Bilboko gotzaina 70ko hamarkadan. Apaiz Euskaltzalea.
×         Noiz eta non?
×         Bilbon 1974-02-24
×         Nori zuzenduta?
×         Bizkaiko elizetan irakurritako pastorala, beraz, katoliko bizkaitarrei.
×         Egoera:
×         Frankismoaren azken aldian. Arias Navarro gobernuburua, Carrero Blancoren hilketaren ondoren.


Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Egitura: 3 parte
1.      Euskal gatazka” nozioaren azalpena eta identifikazioa (1. eta 2. paragrafoak)
2.      Euskal Herriak aparteko nortasuna ematen dioten ezaugarri bereziak ditu eta nortasun hori mantentzeko eskubidea (3. eta 4. paragrafoak)
3.      Berezko nortasuna izateko eskubidea oztopatuta dago eta Elizak egoera aldatzeko eskaera mahaigaineratzen du (5. eta 6. paragrafoak)
1.      Euskal gatazka
×         “bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien arazoetako bat …”
×         Arazo zaharra (etapa garaikidean: karlistadak, gerra zibila …)
×         Bi jarrera
                                                                                 I.          Euskal Herria zapalduta dago eta bere eskubideak errebindikatzen ditu (Zeintzuk dira hau planteatzen dutenak? Zu zeuk azaldu laburki)
                                                                               II.          Salaketa faltsua da. Edozein aldaketa gizarte-sistemaren aurkako eraso larria da (Zeintzuk dira?)
2.      Aparteko nortasuna
×         Kultura eta espiritualtasuna
×         Kultura: ororen gainetik euskara. Espiritualtasuna: erlijio katolikoa
×         Nazionalismo tradizionala. Nazio baten ezaugarri klasikoak eta euskal nazionalismoaren erlijiotasuna (karlismoa, EAJ, Lizarrako estatutuaren garaiko arazoak …)
×         Nazioa izateko eskubidea (kontrastea estatu zentralistarekin, 3. partean azaltzen dena)
×         “estatuko gainerako herriak bezalaxe …” Nazio anitzeko Estatuaren kontzeptua
3.      Oztopoak eta errebindikazioa
×         Euskararen erabileraren mugak hezkuntzan eta komunikabideetan. Kultura-adierazpenen kontrola …
×         Hezkuntzaren kontrol zorrotza. Gaztelera hezkuntza bakarra
×         Komunikabideak erregimen propagandarako erabiliak. Zentsura latza. Informazio ministerioaren kontrola.
×         Orokorrean estatu zentralista eta uniformea. Totalitarismoa (FETE-JONS). Gizartearen kontrola erakunde anitzen bitartez (“Seccion Femenina”, OJE, SEU, etab.
×         Konklusioa: Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (…) gure herriko egoerak (…).

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Elizaren papera frankismoan:
×         Errepublika garaian eta gerra zibilean (jarrera: gerraren legitimazioa)
×         Erregimenarekiko identifikazioa 60ko hamarkadara arte
×         Euskal Elizaren oposizioa 1960-1975 (apunteak)
Ø  3.2 Kanpoko oposizioa + 3.3 Barneko erresistentzia eta oposizioa (elizarena izan ezik) + 3.4 Euskal kulturaren berpizkundea

Ondorioa
o    Testua Vatikano IIa  kontzilioaren osteko aldaketaren erakuslea da. Elizaren jarrera berriak
×             Francoren etapa osoan Elizaren protagonismo handia
×             Hasieran ultrakatolizismoa erregimenaren identitate marka
×             Mugimendu Nazionala = Gurutzada
×             Geroko etapan elizaren sektore batzuk oposiziora (Euskal Herrian bereziki)
×             Apaiz abertzaleak
×             Apaiz langileak
×             Gogoratu behar: EAJ eta Eliza katolikoaren arteko lotura estuak.
o    Nazioarteko oihartzuna eta Vatikanorekiko harremanak okertu nahiz eta lehenengo tentsioak lasaitu
o    Carrero Blankoren hilketa + Añoveros Kasua → erregimenaren itxiera indartu.
×             Edozein irekitzea bukatu. Inmobilismoa inposatu

×             1975 Fusilamenduak ( FRAPeko 3; ETAko 2)